XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAYONA-TIK

Espainia'ko gerla ta Eskualdunak

GAETAN BERNOVILLE-REN IRAKURGAIA

Gaetan Bernoville-k, Paris-eko Le Jour egunerokoan agertu iskirioa, irakurri duzue Euzko-Deyan, nik eskurarat biurtuta.

Bernoville jaunak, gauza jakingarri aunitz ezarten ditu irakurgai hartan, eta urrengo hau ere bai: Bilbao-n, Urtarrilaren (Ilbeltzaren) leen egunetan, gorri (eta gorri etziren) gizon tzar batzuek egin eriotz izigarriez, Eskual-gobernamenduak etzuela obenik; batez ere Agirre ta Monzon, gobernu artako agintariek (biak eskual-maitatzaile) egin zituztela egin-aal guziak eriotz aien ebitatzeko, bi gizon hoiek baitzuten zaintze-lan orren ardura.

Eskual-gobernamenduak, gizonki ta legezki jokatu zuen, beraz, gertaera izigarri artan.

Egi-aitortze, egi-deklaratze, eder hori, zor diogu Bernoville jaunari, eta esker aunitz emaiten dauzkiogu.

Bainan bertze egun batez ikusi genuenez, Queipo de Llano muskar aundiak, Bilbao-ko eriotze izigarri aien obena, Eskual-gobernamenduari berari ezarri zion; eta gezur iguingarri hau, Frantzia-ko kazeta batzuk ere batu dute Queipo-ren ezpanetatik.

Hor du bada erantzuna: Bernoville-k agertu dio gezurraz ari dela; eta Bernoville, Franco-tarra du Queipo-k; bere lagun du, Espainia-ko gerla hortan.

¡Eta Queipo beti ari da, canalla marxistak gezurti añenak direlaka!

Queipok marxistei canallas deitzeko iru gaitzkeri ezartzen die:
ooin (lapur), eriotz-zale ta gezurti direla.

Azkenengo irakurgaietan ikusi genuen, Franco-tarrak berak zirela ooin eta
eriotz-zale aundienetarik; orai ikusi dugu gezurtiz ere eztirela tikienak; beraz, nor dire canallas aundienak?

Bainan, utzi dezagun Queipo hori bere gezur eta naaskeriekin, eta jo dezagun berriz Bernoville-n irakurgairat.

Irakurgai hortan, Bernoville-k, madarikatzen ditu, garrazki, gerla huntan gorriek egin tzarkeriak; eta eskual-maitatzailea ere, damu-minak, barren arrak, joko duela beti (erraiten du), lagun tzar hoiekin bat egin duelakotz.ampquot;

Gaizkilearen madarikatzea, ontsa da, Bernoville.

Bainan? zergaitik ez dituzu madarikatzen, indar berdinez, Franco-tarrek egin tzarkeriak? batez ere eskual-maitatzaileeri egin odol-ichurtze izigarri ta lotsagarriak? Franco-tarren fusil eta balak, benedikatuta baitagozi ?

Zuk, eskual oidura ta ichtorioak maite baitituzu, kondatuko dizut bat, fusil eta bala benedikatu hoiezaz antz zerbait duena.

Eskual-herriko Basondo errichkan, San Blas zuten eliza? patroi.

Urte batetan, beti bezela, San Blas besperan, Basondoko eliza-zainak (sakristanak) egin zituen eliza-garbitze ta apaintzeak, ontsa ta cheetaaun guziez miraila (ispilua) bezela utzi zuen eliza.

Bainan, elizatik ateratzean, ilun chamar baitzegoen, neork ikusi gabe, auntz bat sartu zitzaion eliza hartan.

Bigaramunean, apezak, elizaratzean, han aurkitu zituen, aldare nagusian, paztilla antzeko, gauza beltz batzu; auntzaren gorotzak (ongarriak) baitziren.

Deitu zuen apezak eliza-zaina ta erran zion nolako eliza-garbitzea egin zuen.

Eliza-zainak, saindu guzien aitzinean zin (juramentu) egiten zuela iardetzi zion, bespera gabean, eliza-ateen (eliza-borten) istean, gauza belz aiek etzirela toki artan.

Zer ote-ziren, zer ez ote ziren, azkenez ezagutu zuten mirakulu hura : urte hartan, estul-eri aundia baitzen Basondo errian, eta San Blas-ek igortzen zituen paztilla haik, estularen sendatzeko.

Eta, pentzatu bezela, meza nagusi ondoan, apezak, ezarri zituen, paztillak, bana-banazka, eliztarren agoan, hunela erraiten zuelarik:

San Blasen paztilla oso-osuak

Eztira gozo-gozuak

Baina bai mirakulutsuak

Basondo-ko sendagarriginak (farmazienak), etzuen on-artu, bere estul-paztillak baino obeak, apezak eman nahi izate hori; eta deitu zuen, apeza, yuyearen aitzinerat; eta aietako San Blas-en bizpairur paztilla agertuaz, erran zuen : auntzaren gorotzak zirela; eta apezsk, Basondo-tarreri agora emaiteaz, aien oaasuna irrisku gaitzean ezarri zuela.

Apezak ezetz, etzirela auntz-gorotzak, San Blas-ek zerutik igorritako paztilla benedikatu mirakulutsuak baizik.

Osagarriginak ezetz

Apezak baietz

Azkenik, yuyeak, artu paztilla aietatik bat; ontsa beatu; aoan erabili; eta azkenik, hunela eman zuen sententzia:

Eztire zeruko paztilletarik Auntzaren gorotz tchit kiratsak baizik. Baina aski baitire beneikaturik Ez dezokete egin neeri gaitzik.

Leen erran dugun bezela, Franco-tarren fusil-balak ere, Basondo-koak dire : eriotze izigarri ta lotsagarriak egiten dituzte, bainan benedikatuak baitire, eztute egiten obenik, aien tiratzaileek.

OIZ-MENDI.